Arkitekto bat behar al dut lokal komertzial bat irekitzeko?

Lokal komertziala irekitzeko jarduera-lizentzia (licencia de actividad, gazteleraz) bat beharko duzu eskatua. Esku artean duzun lokalak lizentziarik ez izatekotan, Udaletxeak teknikari batek sinatutako proiektua eskatuko dizu, bai eta araudi osoa betetzeko beharrezkoak diren neurriak ere.

Zer da Jarduera Aurretiazko Komunikazioa eta nola tramitatzen da?

Aurretiazko Komunikazioa tramite edo izapide arin bat da, dendari eta lokal komertzialen zabaltzea errezteko sortua. Zure lokalak jarduera abian jartzeko baldintzak betetzen baditu, inprimaki bakar batekin, Udaletxeak emango dizuna, atondura lanak hasteko gai izango gara. Hori bai, lanak bukatzean litekeena da Udaletxeak tekniko batek, adibidez arkitektoa, ziurtagiri bat egiteko eskatuko dizu.

Obra lizentzia beharrezkoa da, edo Aurretiazko Komunikazioa aski da lokal komertziala zabaltzeko?

Zure lokalak eraikinaren kanpokaldea aldatzeko beharra badu -hala nola, fatxadan leihoentzat zulo berriak irekitzea-, edo eraikinaren egitura aldatu behar baduzu -adibidez, zoruan zuloa egin ke-hodiak pasa arazteko-, arkitekto batek sinatutako proiektu teknikoa beharko duzu, eta Udaletxeak proiektu hori aztertuko du obra lizentzia eman aurretik. Aurretik azaldu dizugun bezala, obra txikia bada edo bat ere ez badago, Aurretiazko Komunikazio batekin aski izango zenuke zure lokak irekitzeko.

Zertan lagun naitzake arkitektoak nire negozioan?

Negozio bat aurrera daramaten pertsona ekintzaileek gauza bat dute amankomunean: hamaika erronkei egiten diete aurre, eta guztiak gainditzen dituzte. Hala eta guztiz ere, pertsona arrakastadunek adituen aholkua bilatzen dute. Arkitektoak eraikuntzan, atonduretan edo materialetan adituak izateaz gain, zure negozioaren alde estetikoan laguntzeko kapazak dira, negozio bat erakargarri egiteko biziki garrantzitsua eta, bide batez, tokiaren espazioaren banaketa optimoa bilatuko dute.

Goi teknikaria izanik, arkitektoa kontratatzea garestia izango da.

Arkitektoa garestia dela, aparejadore edo dekoradore bezalako titulazio ertainekin alderatuta, lelo oso entzuna da. Eskatuiguzu aurrekontu bat, eta zuk zeuk ikusi kalitatea eta prestakuntza ez direla zertan garestiak izan behar.

Baserri bat zaharberritu nahi nuke. Garesti irtengo al zait?

Ezin dizugu horri errez erantzun; baserriak tankera eta tamaina ezberdinakoak izaten dira, eta prezio bat zuri esan aurretik, nahiago dugu eraikina zuzenean ikusi. Gainera, baserrien zaharberritzeen inguruko legediak, 2006tik aurrera, hainbat eraikinen berreraikitzea ekidin dezake. Gurekin jarri harremanetan, eta inongo konpromezurik gabeko aurrekontu bat egingo dizugu.

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!