Trabajos

ADI! 14028
Vivienda rural

    ADI! 14028. 2015KO URRIAN.
    Etxearen proiektua aintzinako etxe katalogatu baten zaharberritzean datza, urte askoz udan gozatu den etxea. Eraikinak zerbait berezia zeukan, eta zaharberritze leun eta ixil baten gonbitea bezala eskatzen zuen, aukera anitz eskainiz aldi berean. “Jauregi” tipologia egokituta zuen eraikinak, aurre fatxadako terrazak eta hiru isurialdeko estalkiak erakusten duen bezala. Etxebizitza mota honek karga hormetako tipologia tradizionalaren erakusgarri dira, egurrezko pisuzkoa, tokiko arkitekturaren adibide, hots, funtzionalitate bati besterik erantzuten ez dion arkitektura.
    Elurte batek aldameneko etxolaren estalkia bota ondoren, behar genuen espazio-eskakizunaren benetako dimentsioari so jarri ginen, eta ondorioztatu genuen ezbeharra baino, estalkiaren hondamenak aukera bat sortu zuela. Proiektua moldatu genuen lehenengo eta estalki azpiko plantetan aritzeko, etxabea eta etxola zaharra zegoen tokia, orain patioan bilakatua, diafanoak uzten genituelarik. Etxolaren bolumena, hortaz, espazio publiko-pribatu batean bilakatzen da, etxeari ataria eta atzeko lorategiaren arteko igarobidea.
    Eraikuntza aldetik, aurrekontuak materialen erabilera muturrekoa esaktzne zuen. Habexka aurretentsatuzko forjatua planteatu zen, zeramikazko gangatxoak erabiliz, zenbait tokietan bistara geldituko direnak. Lurraren akabera, era berean, apaltasun horretatik edaten du, polimerozko mortero autonibelantea erabilitz.

     

    Related Projects

    This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!