Trabajos

ADI! 18008 Zamudio Paisaia Ekintza Plana

    2018 urtean, eta bereziki irailean eta urrian, Paisaiaren Ekintza Plana eta bere herritarren parteartze fasea burutu zen. Txosten honek Zamudioko hiri zein landa-paisaiaren inguruko ekintzen plangintza bat sortzeko balio izan du, eta Zamudioko Udalak sustatutako ekimen bat da, Eusko Jaurlaritzako
    Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailak emandako diru-laguntza batzuen bitartez. Paisaian eragiten duten guneak aztertzea du helburu, zehazki arazoak edo behar bereziak dituzten guneetan.

    Lehenik eta behin, herriaren gizarte-errealitatea ulertzeko lagungarriak izango ziren herritarren hainbat profil aukeratu ziren. Horrela ba, eta tekniko paisailarien diagnostikoarekin (SOiL Arquitectura del Paisaje) batera, sakoneko elkarrizketak burutu ziren, bai eta behaketa partehartuak ere, hauek guztiak lagun izan ditugularik udalerriaren nondik norakoak ulertzeko hainbat ikuspegi ezberdinen artean: soziala, funtzionala, ekonomikoa eta ekologikoa, besteak beste. Denboran eta baliabideetan mugatua izanik, akzio sinple eta erakargarrien bitartez hiritar kopuru handiena urreratu nahi izan da, nolabait ikutu ludikoa txertatuz. Horrela ba, lehenbiziko fasean parte hartu nahi izan duen edonork hartu du parte, hots, Bisita parteartuan  eta Ideia tailerrean.

    Paiasiaren ekintza planaren paraleloan burutu beharreko lana izanik, plan horren idazleak ziren paisaialariek hiritarren ikuspegia eta ezagutza txertatzea oso garrantzitsutzat jo zuten, hiritarren desioekin bat datozen akzioak disenatze aldera, bai eta balizko paisaia-gatazkak identifikatze aldera ere. Hortaz, alde batetik hiritarrei planaren idazketaren berri eman nahi zitzaien, bai eta beraren ondorioetaz ere, eta era berean paisaiaren inguruan zeuden beharrak eta desioak identifikatu, eta posible bazen, gatazkak identifikatu eta akotatu.

     

    Related Projects

    This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!