Our Blog

OOPEAA estudioa, Puukuokka eraikina

Egurra egungo eraikuntzan erabiltzen den material bizi bakarra da. Gure hirietako alde zaharretan bizi den edonork aitortuko duen bezala, urtaroen joan etorriekin, egiturak handitu edo txikitu egiten du, eta etxeko zenbait ateek, modu misteriotsuan, itxi ezinik ibiltzen gara, inguruan zoladuraren karraskak entzuten ditugun bitartean, txikitu edo handitu ahala.

Puukuokka

Puukuokka eraikina pentsamendu-ildoaren aldaketaren erakusgarri da. Finlandiaren erdi erdian eraikia, Jyväskylä deritzon herrian, egurrez daude eraikiak bai itxitura, bai egitura. Beno, agian esan beharko genuke ez dela, “zehazki” egurra, baizik eta txapol edo kontratxapatu industrialeko panelak, edo CLT (Cross Laminated Timber, ingelesez). Sistema hau bitarteko, egurra ez dago modu naturalean bezain “bizia”, eta murru-piezak sortu ditzakegu, eta umeen jolasa bailira elkarrekin kateatu, hartara eraikuntza-denborak dramatikoki txikituz, modu tradizionaleko eraikuntzarekin alderatzen badugu, behintzat.

Jatorriz ZAZPIKA astekarian argitaratutako artikuloa da. Artikulo osoa irakurri nahi izatekotan (gazteleraz), musutruk egin dezakezu  naiz.info orrialdean. 

Tags:

This is a unique website which will require a more modern browser to work! Please upgrade today!