ERAIKITAKO AZALERA
2000,81 m2
TOKIKO ERABILERA NAGUSIA
Irakasle
ERAIKUNTZA URTEA
1974
ERAIKITAKO AZALERA: 2000,81 m2
TOKIKO ERABILERA NAGUSIA: Irakasle
ERAIKUNTZA URTEA: 1974
PROIEKTUA
Energiaren % 30 baino gehiago aurreztea lortzen duen birgaitze funtzional eta energetikoko proiektu batean.
CALLE SAN ROQUE, 0, 48230 ELORRIO
Elorrioko Haur Hezkuntzako zentroko hezitzaileekin batera egindako diagnostiko-prozesu baten bidez, dagokion balioa ematen zaio 60ko hamarkadako eraikin bati, energiaren % 30 baino gehiago aurreztea lortzen duen birgaitze funtzional eta energetikoko proiektu batean.
Oro har, Haur hezkuntza eta Haurreskola erabilerak banatzean datza estrategiaren zentzua. Lan-ildo honetan eraikinaren handipen bat ezinbestekoa izango dugu, ez baititugu nahi Musika Eskolaren gelak okupatu.
Udal araudiak %20ko handipen bat bermatzen duenez, ez legoke moldaketa urbanistikorik egin behar. Patioaren berriztapen oso bat planteatzen da, era berean.
Ezaugarririk nagusienak honako hauek dira
1. Haur hezkuntza eta haurreskolaren erabilerak banatu espazialki, bi multzo programatiko ezberdin planteatuz.
2. Musika Eskolako bi gelak erabiltzeari utzi.
3. Iparraldeko blokea Haurreskola partzuergoari egokitu, bestea Hezkuntza sailari bideratuz.
4. Haurreskolako blokearen gelak maila (kota) berdinean jarri bi plataforma ezberdinetan, 4 gela izan ordez 2 gela handi sortuz.
5. Patioa guztiz berriztatu, “hesiak” jarri gabe erabilera ezberdinek elkarrekin garatu ahal izateko (ume txikiak eta nagusiak elkarrekin, arriskurik gabe).
6. Batez ere, Haurreskolako umeen kasuan, patioarekin, eta, oro har, gelatik kanpo gelditzen diren espazioak kota berdinean, edo ahal bezain kota berdintsuan jarri.
7. Haur hezkuntzako aldean, atrioa psikomotrizitate gela handi batean bilakatu, Musika eskolan galdu diren gelak ordezkatuz.
8. Egokitzapen energetikoa,: Kanpo itxitura termiko berri bat sortu, SATE sistema instalatuz kanpo fatxadan, sabai antzuan zuntz mineraleko isolamendua jarri, egurrezko arotzeriak, PVC, edo zubi termiko haustura duten aluminizko arotzeriekin aldatu.