Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plangintza Orokorran parte hartze programaren diseinua eta ezarpena

Hondarribiko Udalak HAPO berria berrikusteko sortu zen herritarren parte hartze programa diseinatzeko eta ezartzeko enkargua luzatu zigun. Erronka handia zen, aurreko HAPOa bertan behera gelditu baitzen forma-akats bat dela eta, eta ez berezko balio-epea bukatutzat zuelako, edota bestelako egiturazko-akatsen bat hauteman zelako. Horrela ba, 2020. urtean hasi zen lan honek hamarkada batean gauzatu diren aldaketa sozialen lekuko izan da, hala nola genero-, hizkuntza- eta ingurumenarekiko zalantza eta langa berriak.

Horrela ba, 2020-2024 bitartean honako faseetan hartu dugu parte:

  1. Herritarren Parte hartzerako Programaren idazketa
  2. Aurrerapenaren idazketa
  3. Aurrerapenaren Jendaurreko fasea
  4. Irizpideak eta Helburuak
  5. Hasierako onespena Jendaurreko fasea

Azkenengo 4 urteetan, buru belarri dihardugu, hamaika mekanismo ezarri direla honi bide emateko, hala nola:

  • Tailerrak
  • Taldekako elkarrizketak
  • Inkestak
  • Erakusketak
  • Tokiko bulegoak

Guztira, 672 pertsonek hartu dute parte

Aurrerapenaren idazketa fasean, 194 pertsonek hartu dute parte

Aurrerapenaren jendaurreko fasean, 209 pertsonek hartu dute parte

Helburuak eta irizpideen jendaurreko fasean, 37 pertsonek hartu dute parte

Hasierako onespenaren jendaurreko fasean, 209 pertsonek hartu dute parte