Proiektua

Paiasiaren ekintza planaren paraleloan burutu beharreko lana izanik, plan horren idazleak ziren paisaialariek hiritarren inguruaren ikuspegia eta ezagutza txertatzea oso garrantzitsutzat jo zuten, hiritarren desioekin bat datozen akzioak disenatze aldera, bai eta balizko paisaia-gatazka identifikatze aldera erei.

Hortaz, alde batetik hiritarrei planaren idazketaren berri eman nahi zitzaien, bai eta beraren ondorioetaz ere, eta era berean paisaiaren inguruan zeuden beharrak eta desioak identifikatu, eta posible bazen, gatazkak identifikatu eta akotatu.

Tekniko paisailariek estraineko fase batean egindako diagnostiko bat kontrastatu nahian, Zamudioko errealitatea ondo islatzen zuten herritar jakin batzuei elkarrizketak burutu dira, eta zenbait kasuetan herritar hauen eskutik bisitatu da herria, beraien ikuspegia ondo ulertzeko.

Kontraste hau burutu eta gero, paisaia teknikariek planean txertatuko ziren ekintzen hasierako zirriborroak diseinatu zituzten, ekintza-ildo jakin batzuetatik eratorriak. Ondoren, bi tailer parteartu egin dira, bat erantzule politiko zein udal teknikariekin, eta beste bat herritarrekin, oro har.

Are gehiago, bisita parteartu bat ere burutu da, planteatzen ziren ekintzak azalduz eta bertaratu ziren pertsonen iritzia jaso nahian