Proiektua
Diagnostikoa egiteko metodologian hainbat ikuspuntu bildu dira, bai eraikuntza, funtzionalitatea, ingurugiroa eta arkitektonikoa ere bai. Ikerketa sozialeko teknikak erabili dira, hala nola talde zein bakarkako elkarrizketak, inkestak edo behaketak. Honek guztiek hiru ildo ezberdinetan jorratuko diren diagnostikoak izango dituzte ondorio:
Diagnostiko funtzionala
Eraikinaren funtzionamendua edo antolaketa hartzen du ardatz, talde ezberdinak inguruari nola egokitzen diren, zer gabezia eta eskaera dituzten adieraziz. Gobernantza-eredua ere aztertu da, eta soziograma bat ere eratu. Diagnostiko honen behin-behineko bertsioa txosten honetan bertan erakusten da.
Diagnostiko arkitektonikoa
Eraikinaren izaera fisikoari eta jarduera energetikoari begiratzen dio atal honek. Eraikinaren moldagarritasuna, egitura, zein atonduren moldapenen azterketa hartu da kontutan. Diagnostiko honen behin-behineko bertsioa txosten honetan bertan erakusten da.
Diagnostiko estrategikoa
Gutxienez, 4 erakundek hartzen dute parte eraikinean, era batean zein bestean, eta bere funtzionamenduaren inguruan eragina dute; Haurreskolen Partzuergoa, Hezkuntza Saila, Udaletxea eta Musika Eskola. Eragile hauen arteko harremana, koordinazioa, funtzionamendua , eraikinaren gobernantza eredua bezalako gaiak landu dira diagnosi atal honetan.